Komikia. Beste sari bat Blacksad sagarentzat

09 Te puede interesar-CARLOSJuan Díaz Canales (gidoia) eta Juanjo Guarnido (marrazkia eta kolorea) izan dira saridunak 2014ko Komikiaren Sari Nazionalean Blacksad sagako “Amarillo” lanarekin.

Eta ez da saga honek jaso duen lehen saria. Izan ere, Bartzelonako Komiki Azokan Album eta Egile onena (2001), Harvey Award Album onena (2005), Angoulêmeko Jaialdian Marrazki onena eta Publikoaren saria (2005), Bartzelonako Komiki Azokan Album onena eta Marrazki onena (2006), Madrileko Expocomicen Album onena, Gidoilari onena eta Marrazkilari onena (2010) eta San Diegoko Comic Conen bi Eisner sari (2013) jaso ditu, bai eta nazio eta nazioarte mailako lanbidekoen aitorpena ere.

Amarillo Blacksad

Blacksad genero beltzeko saga “klasikoak” duen berezitasuna da animalia antropomorfikoak direla protagonista guztiak eta hau esklusiboa ez bada ere, ez da oso ohikoa komikietan. Gertakizuna 50. hamarkadan gertatzen da Estatu Batuetan, zeinetan John Blacksad detektibe partikularraren hainbat kasu gertatzen diren. Saga honek duen arrakasta gidoia eta marrazkiaren konbinazioan datza, irudiak bikain burutzen dituztelarik.

Animazioaren mundutik zetozen bi egile espainiar hauen lehen lan profesional izan zen saga hau eta beren lehen liburutik, kritika eta publikoaren artean arrakasta handia lortu dute.

Diaz Canales y Guarnido Blacksad

Orain arte bost liburu argitaratu dituzte: “Un lugar entre las sombras”, “Arctic nation”, “Alma roja”, “El infierno, el silencio” eta “Amarillo” eta denak daude Mamarigako Liburutegian maileguan hartzeko.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s