Indianoen etxeak Kontxan. Jean Darroquy

10 En el entornoKarrantza Bizkaian dagoen haran zabala da, baina harako garraiobide gutxi dela, lurraldearen mutur batean dagoela, ez da oso ezaguna. Eta haran ezezagun guztiek bezala barruan deskubritu eta gozatzeko moduko

altxorrak ditu gordeta. Horietako bat bertako indianoen etxebizitza-sorta luzea.

Kantauri itsasoko kostalde osoan asko izan ziren Ameriketara, Filipinetara eta beste kolonia batzuetara joandako herritarrak, baina bereziki haran honetatik makina bat atera ziren, beharbada Saez Indo Fundazioak egindako lanagatik, zein Miguel Saez Indo indianoak sortu zuen bere testamentuan. Fundazio horren bidez, Ameriketara edo Madrilera emigratu nahi zuten Karrantzako hogeina gazteri urtero arropa eta zapatak eman eta bidaia eta hasierako gastuak ordaintzen zitzaizkien.

Emigrante guztien ametsa diru nahikoa biltzea zen, jaioterrira itzuli eta bertan diru-kontuak ito gabe ederto bizitzeko. Esan gabe doa asko eta asko gazte hil zirela lan-baldintza eskasen ondorioz, eta gutxi batzuek baino ez zutela euren ametsa gauzatu. Itzuli zirenek etxebizitza dotoreak eraiki zituzten lortutako arrakastaren erakusle, izan ere, nahikotxo dira gaur egun oraindik zutik dirautenak.

 

Haraneko udaletxea Kontxan dago eta bertan horrelako hainbat eraikin daude, besteak beste, Jean Darroquy arkitektoak egindako bat. Arkitekto entzutetsua izan zen, baldin eta egindakoengatik ezagutzen baditugu gizakiak behintzat, gizon honek egin baitzituen Bilboko zenbait lan. Nork ez ditu Bilbon Campos Eliseos Antzokia, Errekalde  zumarkaleko Gaudiren etxea edo Foru Aldundiko fatxadako bi farola handiak ikusi?

Bilbotik urrun samar, Kontxan, arkitekto frantziarrak indianoentzat egindako etxebizitzetatik lehenengoa ikus daiteke, baina jabego pribatukoa denez, kanpotik baino ezin izango dugu gozatu.

Hernaiz Etxea (1908) oin berriko eraikina da, oso ikusgarria. nabarmentzekoak dira teilatuaren uhindura, forma desberdineko bao handiak eta gorriz margotutako kanpoko zur faltsuz egindako apaindurak. Beheko solairua modernista da. Eraikinaren hegal batean dorre bat dago eta gaur egun hiru etxebizitzatan dago banatuta.

Bigarrena Luis Portillorentzat La Tejeran egindako birmoldaketa bat da. Egitasmo honen helburua Karrantzako baserri bat etxebizitza burges bihurtzea zen. Fatxadetako bat eklektizismo klazisitakoa da eta beste biak euskal estilo frantziarrekoa. Teilatua hegal handikoa da eguraldi zakarrez babesteko, eta hemen ere gorriz margotutako zura apaingarri gisa erabili da. Hau ere jabetza partikularrekoa denez, inguratzen duen hesi ederretik baino ezin izango dugu ikusi.

Karrantzan, arkitektura indianoari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hauxe da zure artikulua.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s