GEUK ETA GURE IRAKURLEEK GOMENDATZEN DITUGUNAK

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu.  Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

 

 

 

El hijo del dragonEl rey Arturo (Trilogia)

Iván García Alonsok gomendatua / Donibaneko Liburutegia. El rey Arturo : el hijo del dragón / M. K. Hume.  479 orEl rey Arturo : el guerrero de Occidente / M. K. Hume.  505 orEl rey Arturo : el cáliz maldito / M. K. Hume. 493 or.

Trilogia honek Arturo erregearen bizitzaren berri emango digu, haurtzarotik hil arte. Nabarmentzekoa da Arturoren irudia desmitifikatu egiten dela, eta orain arte eman diguten erdi-jainko irudia gaindituz, inguru historiko erreal batean kokatzen dela. Horrela, eleberri hau gehiago da dokumentu historiko bat magia-ipuin bat baino.

La última noche en Tremore beach

La última noche en Tremore Beach

Liburutegi Nagusiak gomendatua (M.G.B.) / Liburutegi Nagusia. La última noche en Tremore Beach / Mikel Santiago. 414 or.

Inspirazioa galdu duen konpositorea. Etxe isolatu bat Irlandako hondartza batean. Dena alda dezakeen gau ekaiztsu bat. Peter Harper filmetarako soinu-banden konpositore garrantzitsua da. Dibortzio traumatiko baten ostean, Irlandako kostaldeko bazter ezkutu batean dagoen Tremore Beacheko etxe batera joko du, inspirazioa berreskuratze aldera. Hondartza erraldoi eta bakarti batean dagoen etxe honek aproposa dirudi berriro musika konposatzen hasteko. Dena da perfektua… gau batean ekaitza datorren arte.

Matiasen ametsaMatiasen ametsa

Haur Liburutegi Nagusiak gomendatua (U.L.A) /  Haur Liburutegi Nagusia.  Matiasen ametsa / Leo Lionni.  30 or (4-8 urte)

Album ilustratu honek artearekiko zaletasuna sustatzea du helburu atsegin eginez. Matias sagutxoaren gurasoek kumetxoa nagusitan medikua izatea nahi dute. Baina museoan ikusi dituen koadroek txundituta, Matiasek nagusitan margolaria izatea erabakiko du. Ilustrazioa collage formadun irudi deskriptibo eta koloretsuz dago osatuta. Museoan ikusten diren margoetan hainbat estilo antzematen dira: klasikoa, espresionista, kubista…

Borroka klubaBorroka kluba

Euskaltegiko Irakurzale Klubeko kideak  gomendatua / Liburutegi Nagusia. Borroka Kluba/ Chuck Palahniuk. 296 or.

Bitan banatu du “Borroka kluba” (Chuck Palahniuk, 1996) liburuak Irakurle Kluba, bi iritzi ezberdin utzi baititu taldeak. Batzuei ez zaie gustatu, batez ere estilo minimalistagatik (geldoa, batzuetan korapilatsua, errepikakorra, astuna, …) eta beste batzuk gustura gelditu dira irakurketarekin, harrituta nola egoera dramatikoak modu oso pausatuan eta aldenduan kontatzen dituen ikusita (idazlearen kazetaritza ikasketen ondorioz, agian).

Egia esan, ez genuen liburu erraza aukeratu. Ez da atsegina, kontakizun batzuk gogorrak baino, “gore” generoan sar ditzakegulako, umore beltz ukituaz. Gehienok aurreiritziak genituen, irakurri baino lehenago bere zinemarako adaptazioa ikusita geneukan eta. Liburuak irudi grafikorik ez izateak ez du errazten protagonista eta Tyler Durdenen elkarrizketak eta harremanak ondo ulertzen, baina uste dugu hori dela idazlearen nahia, eta lortzen du protagonistaren pentsaera konplexu eta bipolarretik (mutur batetik bestera doan izaera, bere buruarekiko segurtasunetik egindako damuetara) irakurlea gidatzea, edozein momentutan protagonistaren edo bere alter-egoaren alde parte hartzera behartuz.

Liburuaren zentzuaz, ideia nagusiaren harira ere, luze mintzatu ginen. Ipar-mendebaldeko gizartearen bizimodu kontsumistaren kritika bat dela, gizontasun galduaren aldarrikapen bat edo, … eta baita ere amodio istorioa kontatzen duela, azken finean protagonistak Marla (bere neskalaguna), behar baitu nor den jakiteko. Biolentzia eta borrokaren erabileraz bai frustrazioak uxatzeko bai kontaktu fisikoa berreskuratzeko pertsonaiei balio dakiokeela ondorioztatu dugu, irabazi edo galdu berdin baitzaie. Baina idazleak berak ere ez du argitu zein izan den ideia nagusia, beraz bakoitzak har ditzala beretzat hartutako esanahiaren interpretazioak.

Last of a Dying BreedLast of a Dying Breed

Liburutegi Nagusiak gomendatua (R.R.D)  / Liburutegi Nagusia. Last of a Dying Breed [Grabación sonora] / Lynyrd Skynyrd. 1 disco (CD)

Honako hau Estatu Batuetako Lynyrd Skynyrd banda mitikoak argitaratutako azken diskoa da. Talde madarikatua bera – taldekide batzuk hegazkin istripu batean hil ziren 1977an – beti jakin du, Fenix Hegaztiak bezala, hondarretatik bizirik ateratzen, eta kideon heriotzak gaindituz, bitxi diskografiko galantak sortzen segitu dute Hego Aldeko rock musikaren zale amorratuen gozamenerako. CD honen izenburua ere esanguratsua da, Floridako taldeak amaitzeko zorian dagoen espezie baten azkena dela pentsatzen du eta. Euren abestien letrak ohitura-izaerakoak dira, eta besteak beste Estatu Batuetako Hego Aldeko komunitateetako bizimoduaz ari dira (“Homegrown”, “Mississippi blood”), galdutako maitasunak sortutako tristuraz (“Sad song”), aurrera egiteko baikortasunaz (“Start lin´live again”) edo errepidean bizitzeak dakarren askatasunaz (“Last of a dying breed”). Espero dugu espezie honek luze irautea, rockaren mesederako orokorrean, batez ere Hego Aldeko rockaren mesederako.

La naranja mecánicaLa naranja mecánica

Liburutegi Nagusiak gomendatua (I.U.F.) / Liburutegi Nagusia.  A Clockwork Orange [Material audiovisual]  / Stanley Kubrik. 1 disco (DVD)

1962an Anthony Burgessek idatzitako izen bereko eleberriaren egokitzapena da. Orangeren esanahia gaztelaniaz laranja da, baina izenburua beste hitz batetik datorkio: ourang-etik hain zuzen, Malasia aldeko hitzetik, non liburuaren egilea urte luzez bizi izan zen. Hitz honek beste esanahi bat du: pertsona. Horrela, idazleak hitz-jokoa egin zuen. Izenburuak benetan hauxe esan nahi du: “Gizaki mekanikoa”. Filmak, Ingalaterran filmatua, Alex DeLargeren (Malcolm McDowell) bizitza erakutsiko digu, gaizkile soziopata eta karismatikoa, zeinen zaletasunak musika klasikoa (Beethoven batez ere), bortxaketa eta indarkeria muturreraino eramatea diren. Drugos (errusieraz apyr: “laguna”, “kidea”) izeneko hiltzaile talde baten burua da, eta taldearekin batera gaiztakeria bortitzak burutuko ditu. Filmaren azken zatia nadsat hizkeran dago egina, hizkuntza eslabarra (batez ere errusiera), ingelesa eta cockney hizkera errimaduna konbinatuz sortutako nerabeen fikziozko hizkeran.

 

image Joseph Ruiz SamaniegoLa vida es sueño…

Liburutegi Nagusiak gomendatua (C.A.C.)  / Liburutegi Nagusia / La vida es sueño…[Grabación sonora] /Joseph Ruiz Samaniego . 1 disco (CD)

Ezer gutxi dakigu Jospeh Ruiz Samaniego XII. Mendearen bigarren erdialdean bizi zen Zaragozako konpositore eta kapera-maisu bikainaren bizitzari buruz, nahiz eta musika pieza ugari utzi zizkigun, gabon kanta batzuk barne, non espiritualtasuna eta sentsualtasuna ederto uztartzen diren antzerki jatorria zuten ahots-obra herrikoietan, Espainia aldean garai barrokoan egin ohi zen bezala. Gabon kanta ederrak dira, adierazgarriak eta dotoreak. Ezustekoa sortzen dute eskaintzen duten alaitasuna eta musikarien lan eskergagatik, bai ahots-bakarlariek eta bai talde instrumentalak ezin hobeto jarduten dute eta. Disko zoragarria.

Kontsulta ezazu gure KATALOGOA.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s