ItsasLur bide berdea eta “algak ateratzea”

10 En el entornoSinesgaitza bada ere, Pobeña ezezaguna da bilbotar asko eta ezkerraldetik haratagoko bizkaitar gehienentzat. Eta taberna eta jatetxez jositako Muskizeko kostaldeko auzo honetan hasiko da gure ibilbidea:

Itsaslur bide berdea (Pobeña-Kobaron, 2,2 Km), eta honen luzapena den Pikillo bide berdea (Kobaron-El Haya, 3 Km).

Ibilbidea ikusgarria da. Itsas labarren gainean doa, McLennan Konpainiaren meatze-trenbidearen antzinako bideari jarraituz, eta bide berde guztiek bezala, trenbideen muga tekniko guztiak gordetzen dituenez, apenas du aldaparik.

Ibilbide osoan zehar Kantauri itsasoa ikusgai dago eta XIX. eta XX. mendeetatik gune honetan nonahi topa daitekeen meatzaritza-industriaren arkeologia-aztarnen artean igarotzen da: La Orconerako garbitegiak Campomarren eta McLennan La Juncosan, kiskalketa-labeak, plano makurtuak…

Muskizeko Karga-leku zaharra Irudiaren iturria: Corcheandoporelnorte

Muskizeko Karga-leku zaharra
Irudiaren iturria: Corcheandoporelnorte

Orain gutxi arte Punta del Castillo Viejoko karga-lekua ikus zitekeen La Arena hondartzatik, baina itsas kolpe batek gogor jo eta berehalako batean desagerrarazi zuen. Hala ere, gaur egun oraindik zutik dirau Ontoneko Pikillokoa.

Ontoneko karga-leku zaharra, bide berdetik ikusia Irudiaren iturria: Pueblos de españa.org

Ontoneko karga-leku zaharra, bide berdetik ikusia
Irudiaren iturria: Pueblos de españa.org

Zenbait paneletan inguru horretako fauna eta flora eta burdin-meategietako usiaketei buruzko informazioa irakur daiteke.

Irudiaren iturria. Bide berdeak

Irudiaren iturria. Bide berdeak

Paneletan bat dugu nabarmentzekoa, “algak ateratzea” ilustratzen duena hain zuzen. Izan ere, ibilbide hau martxoko newsletterren ateratzeko arrazoietako bat martxoa emakumeen hilabeteen artean nagusia dela izan da. Horrela bada, algak ateratzearena itsaso eta emakumearekin lotuta egon den lanbideetako bat izanik, hemen erakutsi nahi izan dugu. Eta nahiz eta ez diren bakarrik emakumeak izan lan horretan aritu direnak, egia da nagusi izan direla, gure kostaldean antzinatik ibili izan direlako lanean etxeko ekonomia osatze aldera.

Las recolectoras de algas. Paul Gaugin Fuente de la il. Wahooart

Las recolectoras de algas. Paul Gaugin
Fuente de la il. Wahooart

Itsas algak Kantauriko kostaldean garatzen dira martxo eta abuztu artean, marea egonkorren garaian hain zuzen. Udazken eta neguaren hasierako olatualdiak erauzi eta noraezean dabiltzan masa handiak osatzen dituzte, kostaldearen leku jakin batzuetan geratzen diren arte, batez ere Somorrostro, Ea, Zumaia, Orio, Donostia eta Jaizkibel aldean. Horrelakoak arribazoi edo alga-bilatzaile izenez dira ezagunak. Hauxe zen beroriek jasotzeko garaia.

Sistemas de subidas de algas utilizados en Bizkaia ( Cobaron. Itxasoa 2. Editorial Etor.1989 .

Sistemas de subidas de algas utilizados en Bizkaia ( Cobaron. Itxasoa 2. Editorial Etor.1989) .

Bide berdearen inguruko informazioa nahi baduzu, hemen aurki dezakezu.

Eta algak batzeari buruzkoa nahi baduzu, hurrengo esteka honetan begiratu:
http://www.oficiostradicionales.net/es/mar/algas/recogida.asp

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s