IRAKURZALE KLUBA. Bigarren Edizioa 2014-2015. Balorazioa.

12 Club de LecturaHilabete eskas bat da azken hilabeteotan Santurtziko Udal Liburutegi Sareak antolatzen ari den Irakurzale Klubaren bigarren edizioa

amaitu dela.

Bigarren edizio honetan, lehenengoaren ereduari jarraituz, zortzi saio egin ziren, non parte hartzaileek saio bakoitzerako aukeratutako liburuari buruz aritu ziren.

Lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, bigarrenean ere dinamizatzaile berak gidatu zituen saioak, Iván Repilak hain zuzen.

Iván Repila

Iván Repila idazle eta editorea 1978an jaio zen Bilbon. Kultura munduan oso ibilia, Masmédula Edizioen fundatzaile eta zuzendarietako bat izateaz gain, nazioarteko zein nazioko hainbat erakunde eta taldetan aritu izan da kongresu eta topaketa zein antzerki-, musika- eta dantza-jaialdiak ekoiztu, koordinatu eta zuzentzen.

Lehenengo eleberria “Una comedia canalla” 2012an idatzi zuen eta Libros del Silencio argitaletxe katalanak argitaratu zion. 2013an “El niño que robó el caballo de Atila” eman zuen argitara, Libros de Silencio argitaletxearen eskutik berriro ere.

IVAN REPILA-MODIFICADA

Dinamizatzaile aparta da, hurbila eta umoretsua eta erraztasun ikaragarria du publikoa beste mundu batzuetara eramateko, benetakoak izan zein fikziozko munduetara, eta gainera, ondo asko daki zertaz ari den… Baina gauza guztien gainetik, handia da liburu eta egileekiko agertzen duen miresmena, eta hori guztiori ederto irakatsi eta helarazten die topaketa mota hauetan parte hartzen dutenei.

Iván Repilak argi dauka nola gidatu behar dituen irakurketa saioak. Taldean liburuaz aritu aurretik, oinarrizko datuak jasotzen ditu begien aurrean dugun testua hobeto uler dezagun: egilea nor den, noiz eta non bizi izan zen; azken batean, zer nolakoa zen jorratuko den liburuaren idazleak ezagutu zuen ingurua. Koordenatu horiek izan ezean, zaila litzateke irakurleak irakurketa on batean murgiltzen denean, genero eta estiloa edozein dutela, sortzen diren galderei erantzun ematea.

Irakurzale Klubaren bigarren edizio honetarako Iván Repilak zortzi lan aukeratu zituen, ez oso luzeak eta genero anitzetakoak. Hurrengo hauek hain zuzen:

– Un viajante, Alejandro Fernández Aldasoro
– Perdida, Gillian Flynn

– Crónicas marcianas, Ray Bradbury
– Historia de una escalera, Antonio Buero Vallejo
– El coronel no tiene quien le escriba, Gabriel García Márquez
– Padres, hijos y primates, Jon Bilbao

– Técnicas de iluminación, Eloy Tizón

– El extranjero, Albert Camus

Hasiera batean ezarritako helburuak noraino bete diren zehazteko (irakurritakoa beste batzuekin partekatzean irakurtzeak ematen duen plazera handitzea eta irakurzaletasuna sustatzea besteon iritzia entzunez, eztabaidatuz eta ikuspuntuak partekatuz) ez dago artikulu honetan gure parte hartzaileen iritzia jasotzea baino hoberik.

Hasiera batean ezarritako helburuak noraino bete diren zehazteko (irakurritakoa beste batzuekin partekatzean irakurtzeak ematen duen plazera handitzea eta irakurzaletasuna sustatzea besteon iritzia entzunez, eztabaidatuz eta ikuspuntuak partekatuz) ez dago artikulu honetan gure parte hartzaileen iritzia jasotzea baino hoberik.

Hona hemen iritzi orokorra:

  1. Pozarren daude ekimenarekin eta Irakurzale Klubak jarrai dezala nahi dute. Horren froga garbia Klubean parte hartu dutenen hurrengo iritzi hauek, horrela adierazi baitzuten azken saioaren amaieran banatu ziren inkestetan (parte hartzaileen izenak isildu dira inkesta anonimoa izan zelako):

 “Klase hauek primeran daude. Espero dut gehiago egotea. Iván zoragarria da, eta batez ere liburuekiko maitasuna transmititzen digu”

 “Oso interesgarri deritzot osatu den taldeari, adin guztietako jendea dago. Dinamizatzailea ere punta-puntakoa…”

 “Egin ezazue hurrengo edizioa ahalik eta lasterren eta idazle berarekin…”

 “Iaz ere parte hartu nuen jarduera honetan eta hainbeste gustatu zitzaidan, ezen berriro eman dudan izena. Kluba oso interesgarria da eta erraza da parte hartzea. Koordinatzaileak ederto gidatzen ditu saioak, atsegin egiteaz gain, literaturari buruz asko irakasten digu. Espero dut jarduera berriro antolatzea…”

 “Dinamizatzaileak proposatutako liburuak oso interesgarriak direla uste dut. Alde txarrik aipatzekotan, saioak labur samarrak direla esango nuke. Gutxienez ordu erdi batez luzatuko nituzke. Horrelako jarduerei nota ezin hobea jartzen diet”.

GANBARA 14-MODIFICADA

 “Irakurzale Klubaren saio gehiago eskatu nahi dut, primerako zerbitzua da eta, kalitate apartakoa”.

 “Labur egin zait, solasaldi luzeagoak egin nahiko nituzke”.

 “Izandako arrakasta ikusita, irakurzale Kluba luzatzea eskatzen dut…”

 “Ikastaroa labur egin zait, gehiago egitea eskatzen dut”.

GANBARA 8-MODIFICADA2. Irakurzale Klubaren aldeko jarrera irmoa agertu eta berau osatzeko Idazketa Tailerra eskatu da.

 3. Dinamizatzailearen lanaren balorazioa oso ona izan da, Iván Repilak lan borobila egin du taldean. Horrela bada, inkestetan hurrengo iritzi hauek irakur daitezke:

“Iván Repilak, dinamizatzaileak, paperezko orri hauetan murgilarazi eta idatzitakoaren parte sentiarazi gaitu”.

“Irakurzale Klubari eskertu nahi diot izan duen dinamizatzaile bikainaren bidez (Iván Repila) hainbeste eman izana”.

“Santurtziko Irakurzale Klubean primerako liburuak deskubritu eta horien inguruko hainbat iritzi entzun ditugu. Iván Repila ere moderatzaile bikaina izan da, lan borobila egin du…”

“… Irakaslearen lana oso dinamikoa izan da, igartzen da lana gustuko duela…”

KONKLUSIOA

Partaideek esandakoak ikusita, argi dago Irakurzale Klubaren bigarren edizioa oso arrakastatsua izan dela, bertan aritu direnak poz-pozik egon direla adierazi dute eta. Egia esan, jarduerarekiko interes ikaragarria erakutsi dute, bai irakurtzean eta bai geroko debatean aukera izan dutelako literatura munduaren ikuspuntu berria eta aberatsa jasotzeko. Oso balorazio positiboa egin da.

Klubaren lehenengo edizioan jasotako esperientziari esker, liburuak gogotsuago irakurri dira eta debateak interesgarriagoak eta sakonagoak izan dira, izan ere, oraingo edizio honetan lehenago antzemango ez ziren xehetasun asko antzeman dira eta liburuen muineraino heltzeko aukera egon da.

Jarduera honek bidea eman die liburuen amaieratik haratago doan balorazioa egiteko eta ezagutu dute zer dakarren obra baten testuinguruaren interpretazio zuzena egiteak. Horrez gain, ikasi dute liburu batek helarazi nahi dituen mezuen inguruan (batzuk esplizituak baina beste batzuk ez hainbeste) hausnartzen.

Horrek guztiorrek Irakurzale Klub honen partaideak hurrengo edizioetan ere parte hartzera bultzatu ditu, gogo handiz ibil daitezen hasitako bidean aurrera.

Liburutegi Nagusia (E.A.B.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s