GEUK ETA GURE IRAKURLEEK GOMENDATZEN DITUGUNAK

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSUrtearen amaiera aldera liburu-dendek, azokek, kultura-aldizkariek eta abarrek estatistika azterlanak egin ohi dituzte jakinarazteko

zeintzuk izan diren liburu salduenak, eta beraz, irakurrienak, edota literatura kritiko adituek zein liburu mota izan duten gogoko.

Hori dela eta, oraingo honetan hilabete honetako alearen protagonistak eurak izango dira, eta ez, boletín honetan ohi denez, zuek.

This slideshow requires JavaScript.

BOST LIBURU SALDUENAK EUSKARAZ

(Elkar liburu-dendaren arabera/ Durangoko azoka 2014)

 

BLACK IS BELTZABlack is Beltza

Liburutegi NagusianBlack is Beltza  / Fermin Muguruza; Harkaitz Cano. 144 or

1965eko Urria. Iruñeko erraldoien konpartsa New York-eko Fifth Avenue-n desfilatzeko gonbidapena jaso zuen. Baina arrazagatiko diskriminazioa dela eta, amerikar aginteek bi erraldoi beltzen partaidetza debekatu zuten. Benetako gertaera honetatik hasita, Black is Beltza Manex-en istorioa kontatuko digu, erraldoietariko bat eramateko ardura duen mutila.

ENDA LUREnda Lur

Liburutegi Nagusian. Enda Lur  / Toti Martínez de Lezea. 144 or

Endako lurraldeetan zantzu txarrak ari dira zabaltzen. Gudaroste arrotzen mehatxupean daude Endako lurrak. Bertako tribuek (Bigorra, Iluro, Ihabar) batzarrera deitu dute. Endarak, Endako jainkosa nagusiaren apaiz-emeak, gaurko eta arbasoen endatarren arteko bitartekariak, zer esanik emango du. Kontakizun distiragarria lortu du Totik, irudimenez gainezka dagoen Erdi Aro goiztiarra irudikatuz.

ODOL MAMITUAKOdol mamituak

Liburutegi Nagusian. Odol mamituak / Alaine Agirre. 180 or

Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan. Emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz ,tarteka.
Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia muturrekoak irakurleari bere azalean sentiaraziz.

IAZKO GEZURRAKIazko hezurrak

Liburutegi Nagusian. Iazko hezurrak / Aunai Elorriaga. 384 or

Nobelako protagonista Irene Arrias da, Algortan jaioa 1971eko urtarrilean. Kezkaz eta obsesioz bizi da Irene Arrias: erasoa, tortura, hilketa, bortxa, atentatua, jazarpena, sarraskia, exekuzioa, krimena, gerra hurbil sentitzen ditu bere inguruan. Joera du indarkeriari erreparatzeko, eta liburuetan, egunkarietan, Interneten, baladetan, sehaska kantetan bilatzen ditu etengabe.

MAMUAKMamuak

Liburutegi Nagusian. Mamuak / Ana Urkiza. 132 or

Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes saihetsezina, esperantzen ihartze geldoa… horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk.

Bost liburu salduenak gaztelaniaz

(zenbait liburu-dendaren arabera: Casa del Libro / Fnac / todostuslibros.com …):

 

BAJO LA MISMA ESTRELLABajo la misma estrella

Liburutegi Nagusian. Bajo la misma estrella  / John Green. 304 or

Hunkigarria, ironikoa eta zorrotza. Umorea eta tragedia dituen eleberri honek amets egiteko dugun ezintasunaz arituko zaigu. Hazelek eta Gusek bizitza arrunta izan nahiko lukete. Batzuek esango dute zortea aurka jaio direla, euren egoera bidegabea dela. Hazel eta Gus nerabeak dira, baina biek ala biek duten minbiziak zerbait irakatsi badie zera da, ez dagoela negarka ibiltzeko astirik.

LAS TRES BODAS DE MANOLITALas tres bodas de Manolita

Liburutegi Nagusian.  Las tres bodas de Manolita / Almudena Grandes. 768 or

Garai onetan neskak maiteminduta ezkontzen dira, txarretan, berriz, ezin da beti aukeratu. Zaila baino zailagoa da Madrilen bizirik irautea gerra amaitu eta hurrengo hilabeteetan. Bereziki Manolitarentzat, hamazortzi urteko gaztea bera, zeinek aita eta amaordea espetxean eta Antonio neba tablao flamenko batean ezkutatuta dituela, Isabel ahizpa eta beste hiru neba-arreba txiki bere gain hartu beharko dituen.

EL UMBRAL DE LA ETERNIDADjpgEl umbral de la eternidad

Liburutegian Nagusian.  El umbral de la eternidad / Ken Follett. 1152 or

“La caída de los gigantes” eta “El invierno del mundo” liburuen ostean, XX. mendean zehar elkarri lotuta egon diren bost familien istorioaren amaiera helduko da.

EL JUEGO DE RIPPEREl juego de Ripper

Liburutegi Nagusian.  El juego de Ripper / Isabel Allende. 480 or

Eleberriak suspenseko maisuen istorio bikainenak dakartza gogora. Puzzle perfektua da, istorioa aurrera doan neurrian, piezak ezin hobeto lotuko dira elkarrekin ustekabeko amaiera heldu arte. “El juego de Ripper” liburuaren bidez, Isabel Allendek bira handia eman dio orain arte idatzi duen narratibari eta oraingo honetan ikerketa-trama bat idazten ausartu da, birsortzeko duen gaitasun amaiezina berriro erakutsiz, baina bere estiloari uko egin gabe.

ADULTERIOAdulterio

Liburutegi Nagusian.  Adulterio  / Paulo Coelho. 288 or

Ezin izan da bizi inoiz maitatu ez bada. Linda, gizon aberats baten emaztea eta bi seme-alaben ama, Genevan bizi da. Suitzako aldizkari garrantzitsuenean lan egiten du. Ederra da, arropa garesti eta dotoreak janzten ditu eta edonork nahi izango lukeen guztia dauka. Besteon begietara bizitza perfektua du. Hala ere, ez da zoriontsua.

BABELIAK GOMENDATUTAKO BOST LIBURUAK

(EL PAIS egunkariko kultura-gehigarria):

 

ASI EMPIEZA LO MALOAsí empieza lo malo

BABELIAK gomendatu du / Liburutegi Nagusia. Así empieza lo malo / Javier Marías. 528 or

Makina bat urte ezkonduta daraman bikote baten istorio intimoa ezagutuko dugu, gaztetan horren lekukoa izandako gizon heldu baten eskutik. Juan de Verek ikasketak amaitu eta Eduardo Murielen idazkari gisa jardungo du lanean, Madrilen 1980an zine-zuzendari arrakastatsua izandakoaren idazkari gisa hain zuzen. Lanak familia-etxearen barruan sartzeko aukera emango dio, bai eta Muriel eta bere emaztea den Beatriz Nogueraren arteko harremanaren zoritxarraren lekukoa izateko ere.

EL BALCON EN INVIERNOEl balcón en invierno

BABELIAK gomendatu du / Liburutegi Nagusia.  El balcón en invierno / Luis Landero. 248 or

Espainiako eleberrigile onenetako batek idatzitako prestakuntza-errelatoa da honakoa, herrialde bat eta garai jakin bat ederto islatuz. Idazlea balkoian dago, ez daki zer egin, kaleko zalapartak deitzen du baina idazten hasi berri duen eleberria du zain. Bat-batean berrogeita hamar urte lehenago, beste balkoi batean amarekin izandako elkarrizketa etorriko zaio gogora. “Hamasei urtekoa nintzen orduan, eta ama berrogeita zazpikoa. Aita maiatzean hil zen berrogeita hamar urte zituela eta etorkizun oparo bezain iluna genuen aurrean.

LA HIERBA DE LAS NOCHESLa hierba de las noches

BABELIAK gomendatu du / Liburutegi Nagusia.  La hierba de las noches / Patrick Modiano. 168 or

“La hierba de las noches” liburuan Modianok Paris espektralean barrena eramango gaitu bidaian. Hiriaren barne-geografia ezagutuko dugu, nahastuta ageri diren zenbait denbora-geruzaz egina. Jean da eleberriaren protagonista, idazlea eta beharbada Modiano beraren alter egoa, Paris horretan murgilduko da, garai haiek gogora ekarriz.

HOYHoy (Olerkia)

BABELIAK gomendatu du / Liburutegi Nagusia.  Hoy / Juan Gelman. 307 or

Juan Gelman 1930ean jaio zen Buenos Airesen eta 2014. urtearen hasieran hil zen. Berak idatzitako lan poetiko zabalean nabarmentzekoak dira”Violin y otras cuestiones” (1956), “Gotán” (1962), “Cólera buey” (1964), “Los poemas de Sidney West” (1969), “Relaciones” (1973), “Si dulcemente” (1980), “Dibaxu” (1994), “Valer la pena” (2002), “Pais que fue será” (2004), “Mundar” (2007), “De atrasalante en su porfia” (2009) eta “El emperrado corazón amora” (2011). Argentinako Poesia sari nazionala jaso zuen 1997an, Juan Rulfo saria 2000. urtean, Reina Sofia saria 2005ean eta Cervantes saria. Bere azken liburuan ere Gelmanen lanetan ezaugarria den buruargitasuna aurkituko dugu, eta horren bidez, hutsa, identitatea, maitasuna, oroimena eta hitzen zentzuari buruz egindako ikerketari amaiera emango dio.

JOSE ORTEGA Y GASSETJosé Ortega y Gasset (Biografia)

BABELIAK gomendatu du / Liburutegi Nagusia.  José Ortega y Gasset  / Jordi Gracia. 712 or

José Ortega y Gasset nazioartean oihartzun handienetakoa izan duen filosofo espainiarra da zalantzarik gabe. Alemaniara zenbait bidaia egin ostean, abian jarri zuen Espainiaren birsorkuntza etiko eta soziala aztertzeko egin zuen egitasmoa. 1908an Madrileko Goi Mailako Magisteritza Eskolako Psikologia, Logika eta Etikan katedratiko izendatu zuten eta 1910an Madrileko Unibertsitate Zentraleko Metafisikan.

Kontsultatu gure KATALOGOA.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s