Doako irudi-banku onenak

09 Te puede interesar-CARLOSEgile eskubiderik gabeko irudiak, argazkiak, irudi orriak… behar dituzu? Badira horrelakoak eskaintzen dizkizuten artxiboak, hala nola

Dreamstime

Izena eman baino ez duzu egin behar, dozenaka mila irudi doan eskuragarri izateko

FreePik

Milioi bat eta erdi irudi baino gehiago du doan, haien artean gai askotariko eta bereizmen handiko argazki, irudi, ikono, PSD eta bektoreak.

 

IM Free1

Dituen irudi guztiak aukeratuak izan dira; izan ere, oso kalitate handiko argazkiak baino ez ditu. Bost hizkuntzatan dago (gaztelaniaz ere bai).

Free Range Stock
Irudiek kalitate artistiko bikaina dute eta bereizmen handia (2,400×1.600 pixel gutxienez). Irudi-banku hau erabiltzeko izena eman behar da.

Refe2

Duen berezitasuna da behera kargatzeko eskaintzen dituen irudi guztiak gai beraren ingurukoak direla: argazkietan era guztietako teknologia erabiltzen duten pertsonak daude.

Ancestry Images

XVII. mendeko 31.100 irudi historikotik gora, eta batez ere XVIII. mendearen bukaera eta XIX. mendekoak. Mapak, irudiak, erretratuak eta argitalpenak ditu.

ISFTIC multimedia baliabideen bankua 3

Argazki eta irudiez gain, INTEFek material didaktikoen sorrera errazteko sortu zuen leku honek soinuak, animazioak, bideoak eta gai eta maila batzuetako ikurrak ere baditu.

Wikimedia Commons

Mediateka honek orain 23.896.588 doako multimedia artxibo ditu.

Biblioteca Nacional del Maestro webguneko irudi-bankua

Digitalizatutako 2.500 irudi baino gehiago dituzten bilduma zahar eta historikoei irekitzen dizkie ateak.

Realia Project (Rich Electronic Archive for Language

Instruction Anywhere)
Proiektu honek aditu-batzorde batek aztertu eta onartutako irudiak argitaratzen ditu. Webgunea ingelesez dago.

Portal Aragonés de la Comunicación Aumentativa y Alternativa (ARASAAC).

Baliabide grafikoak eta materialak eskaintzen ditu, komunikazioaren arloan nolabaiteko zailtasuna duten pertsonen komunikazioa errazteko.

Morguefile 4

Behera karga daitezkeen kalitate bikaineko 13 milioi irudidun katalogoa du. Ez da kontua sortu behar.

Creative Commons Search

Sareko irudi-banku ezagunenetan aldibereko bilaketa egiten uzten du, Flickr, Foto Pedia edo Google Images barne.

Stock Vault 5

Milaka irudi doan (Sareko irudi-banku onenetakotzat hartzen dute askok)

Deviant Art
Argazki eta irudi artistikoen aukeraketa bitxia. Behera kargatu edo sare sozialetan zuzenean partekatu ahal dira (Facebook, Twitter, Tumblr edo Pinterest)

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s