Juan Antonio Cortés argazkilariaren 1896ko Santurtziko irudiak

Foto 1 de SardinerasGaur egun sinesgaitza iruditzen bazaigu ere, 1900ean eta lehenago Portugalete, Algorta, Areeta eta Santurtzi bainuetxe-tokiak ziren eta uda pasatzeko ospe handiko tokiak. Hona bertaratu zen bat…

Juan Antonio Cortés García de Quevedo margolari eta argazkilari zaletua izan zen, argazki-kamera eskuan, herriko hainbat une atera zituena enkoadratze bikaina zuten argazkietan. Argazki hauek biztanleen, batez ere emakumezkoen, eguneroko beharren dokumentu garrantzitsuak dira.

Sardinerak Lo Lison (1896) Gelatino-bromuro

Sardinerak Lo Lison (1896)
Gelatino-bromuro

Aurre-aurrean, kostaldeko emakumeek erabiltzen zituzten arropak jantzitako sardina saltzaile batzuk daude, arrantzaleek ekarritako arraina sailkatzen. Arrantzale bat arrantzarako lanabesak jasotzen ari da eta beste bat Lo Lisotik urruntzen da asfaltatutako bidetik, ontzia dagokion lekuan utzita.

Sardinerak Lo Lison (1896) Gelatino-bromuro

Sardinerak Lo Lison (1896)
Gelatino-bromuro

Sardina saltzaileek erabiltzen zituzten arropak jantzitako emakumeak lanean ari dira Lo Liso izenarekin ezaguna zen guneko bide asfaltatu batean. Atzean Evaristo Churrucak egindako Burdinazko kaia ikusten da, 1887an bukatu zutena.

Sardinerak Lo Lison (1896) Gelatino-Bromuro

Sardinerak Lo Lison (1896)
Gelatino-Bromuro

Sardina saltzaileak arraina dakarten arrantzaleen zain Lo Liso gunean. Atzean, eskuinaldean, San Ginés Txaleta dago eta atzean, horren ezkerraldean,   Eulalio Arana Mendiolea indiano dirudunaren Arana Etxea. Eulalio Arana Aurora Vildósola de los Campos santurtziarraren senarra zen eta azken honek Santa Eulalia Patronatoa sortu zuen eta udaleko ospitale-etxeko gobernu batzordean parte hartzen zuen, behartsuen alde lan egiten zuen eta behartsuentzako eskola eta etxeak sortzen lagundu zuen. Atzean, Portugaleten dagoen Bizkaiko Zubiko 1893eko dorre bat ikusten da.

Juan Antonio Cortés García de Quevedo oso gizon polifazetikoa izan zen. 1851ean Baionan jaio eta Burgosen bizi izan zen haurtzarotik. Zuzenbide ikasketak hasi zituen, baina gaixotasun batengatik utzi behar izan zituen. Sendatutakoan bere bokazioari, margolaritzari, ekin zion eta Madrilera joan zen Pintura, Eskultura eta Grabatuen Eskolan matrikulatzera 70. hamarkadaren bukaeran. Valentziara joan zen bizitzera eta han hainbat artistekin jarri zenez harremanetan, bere teknika hobetu zuen. Ikasteko garai horren ostean Burgosera joan zen bizitzera. Bere estudioa marrazki-akademia bihurtu zuen, erretratugile eta paisaia-pintore bikaina bilakatzen zen bitartean, beti kostunbrista eran.

Emakumea eta haurrak “Arrecifes de los Palos” (1896) Gelatino-bromuro

Emakumea eta haurrak “Arrecifes de los Palos” (1896)
Gelatino-bromuro

Duten arropengatik, bisitari edo udatiarrak dira, burgesiak udako hileren bat edo eman ohi zuelako kostaldean, urak hartzeko, Eugenia de Montijo frantsesen enperatrizak modan jarri zuelako 1860tik aurrera Miarritzen eman zituen egonaldiekin. Emakumeak polisoidun jantzia du, XIX. mendeko burgesiako emakumeen jantzi funtsezkoa zena. Gerrian lotzen zen egitura honek jantzien atzeko aldea borobiltzen zuen, gerrialdea estuago bilakatuz.

Lo Liso guneko harriak (1895) Gelatino-bromuro

Lo Liso guneko harriak (1895)
Gelatino-bromuro

Lo Liso La Llana (itsas bazterrera heltzen zen zelaia, gaur egun Mendizabal Kapitaina dena) zelairako bidean zegoen hondartza harritsuaren izena zen. Oso toki egokia zen itsaski eta arrainak hartzera zihoazenentzat, bai eta atseden bila zebilen burgesiarentzat eta XIX. mendearen bukaerako udatiarrentzat. Udalak 1895ean urbanizatu zuen gune hau hondartzarako arrapalak eta aldagelak jartzeko plataformak jarriz, udan itsas bainuak hartzera zetozen udatiarrentzat.

Haurrak Los Palos arrezifeetan (1896) Belzte zuzena

Haurrak Los Palos arrezifeetan (1896)
Belzte zuzena

Ziur aski kostaldean zegoen “Arrecifes de los Palos” izeneko gune harritsua da, Portugalete eta Santurtziren artean zegoena. Nerbioi itsasadarrak, bokalean, ezkerraldean “Arrecife de los Palos” edo hego-mendebaldeko bankua zituen hondarpea sortzen zuen, Portugaleteko Salto hondartzatik   Santurtziko kai zaharrera zihoana.

Juan Antonio Cortés, batez ere, pintorea izan zen, baina bere zaletasun handiena argazkilaritza zenez, milaka argazki atera zituen, berriro etorriko ez den garaiko gizartearen testigantza dena gaur egun: XIX. mendetik XX. menderako tartea. 1944an Burgosen hil zen eta bere azken egunetara arte argazkiak ateratzen ibili zen.

Lagun taldea Kale Nagusian (1895) Belzte zuzena

Lagun taldea Kale Nagusian (1895)
Belzte zuzena

Aurre-aurrean zenbait emakume daude, eta dituzten arropak ikusita, neskameak dira, ziur aski garbitzaileak. San Jorge elizatik Mamarigara zihoan Kale nagusian behera doaz. Tranbiaren bidea ikusten da, animaliek tiratutako tranbia zenean. Bide hau Abrako kaitik Bilborakoa zen, 13,6 kilometrokoa. Trakzio elektrikoa (Espainiako lehena) 1896ko otsailaren 1ean inauguratu zen. Atzerago, monumentua duen apaindura-iturria dago. Santurtziko Kontzejuko armarria du alde bietan zizelatua. Mamarigako auzunean zegoen baten bikia da eta 1883an jarri zuten. Atzean, lanterna karratu berezia duen Casa Torre Markes-markesaren Jauregia dago. Barroko soileko jauregia XVIII. mendearen bigarren zatikoa da eta herriko gune onenetariko batean dago. Gorako bidean, bukaeran, eskuinaldean Aldamiztarren etxea dago, Mauricio Aldamiz eta Carmen Echevarriarena, egurrezko balkoi bereizgarriekin.

Sardinera Portugaleterako bidean (1896) Gelatino-bromuro

Sardinera Portugaleterako bidean (1896)
Gelatino-bromuro

Aurre-aurrean, Santurtziko sardinera tipikoa dago, kostaldeko emakumeek janzten zituzten arropak jantzita, zeinetan jantzi guztiak egiteko kolore biziak nabarmentzen diren. Jantziak honakoak dira: azpiko gonen gaineko gonak eta alkandora zabalak, eta neguan, sorbalden gaineko xalak eta gonaren azpian zaiazpikoak. Amantal handia apaintzeko zein lanerako erabiltzen zuten eta kotoizko zapia muturrak garondoan loturik edo kapelan loturik zeramaten. Eguraldi ona zegoenean, oinutsik ibiltzen ziren edo alpargatak jantzita eta neguan, eskalapoiak.  Buruaren gainean, sorkiaren gainean pisua leuntzeko, arraina zuen otarra beste   herrietan saltzeko. Dagoen eraikina San Ginésen Xaleta da, itsasargi-dorre bereziarekin. Xaleta garaian nagusitu zen estilo eklektikoan eraiki zuten urte batzuk lehenago jaun honentzat.

Emakume eta haur taldea hondartzako egurrezko aldagelan (1896) Belzte zuzena

Emakume eta haur taldea hondartzako egurrezko aldagelan (1896)
Belzte zuzena

Portugaleteko Salto hondartza eta bainurako eskuoihalak alokatzen zituzten aldagela. Honen ondoan, txurrogilea dago, amantala eta kapela zuria duelarik, eta txurroak egiteko, egurrezko eta zinkezko mahuka eta sutan jartzeko ontzia eta olioa. Emakume eta haurrez inguraturik dago. Atzean, aldagelaren ezkerrean, goian, Mazasen Xaletaren dorrea dago. Santurtzin, Portugaleterekiko mugan bertan dagoen xaleta Diego Félix Mazasena da Matilde Orbegozo (Miguel de Unamunoren lehengusina) Bilboko olerkigilearekin ezkonduta zegoena. Harkaitz ospetsua ere ikusten da, gune honi Peñota izena eman ziona. Atzean, irudiaren erdian, aldagelaren eskuinaldean, Campo Grandeko kostaldeko gotorleku edo bateria ere agertzen da.1641an eraiki zuten eta sei kanoi-zulo zuen parapetoa zegoen, Abrako sarrera defendatzeko.

Salto hondartza (Portugalete)

Salto hondartza (Portugalete)

Aurre-aurrean Salto hondartza ikusten da, Portugalete eta Santurtziren arteko mugan. Goian Campo Grandeko kostaldeko bateriako harresia dago. Ezkerraldean Diego Mazasen xaleta dago; eraikin bitxi eta eklektiko hau udatiar burgesentzat Peñota eta Santurtziren artean eraikitzen zirenetako bat zen eta, besteek bezala, itsasorako sarbide zuzena zuen eskailera batzuen bidez. Peñotak, irudiaren eskuinaldean ikusten den harkaitzak, eremu honi ematen dio izena.

Juan Antonio Cortésen artxiboak 44 kutxa zituen argazkiekin. Kutxek beirazko 889 xafla zituzten 1892tik 1907ra kronologikoki zenbakituta eta garaiko hainbat positibo paperean.

Ontzia Nerbioi itsasadarraren bokalean (1896?) Belzte zuzena

Ontzia Nerbioi itsasadarraren bokalean (1896?)
Belzte zuzena

Santurtzitik ateratako argazkia. Abra dago eta aurre-aurrean propultsio mistoko ontzia agertzen da: lurruna eta bela. Duen branka ikusita, eta zamaontziek dituzten zutabeak ez direnez ikusten, ontzi militar txikia izan daiteke.

Santurtzi Areetako hondartzatik (1896) Gelatino-bromuro

Santurtzi Areetako hondartzatik (1896)
Gelatino-bromuro

Getxoko udalerrian dagoen Areetako hondartzatik aterata, Portugaleteko nasa berria ikusten da. Muturrean 1824an eraikitako dorrea dago, zeinetatik ontziei seinaleak igortzen zizkieten sarreran eta irteeran, aurrean zegoen hondarpeagatik. Eskuinaldean, Burdinazko kaiaren metalezko zatia ikusten da. Ezkerraldean, Portugaleteko El Salto eta El Saltillo etxeak ikusten dira. Atzean Campanzar gotorlekua ikusten da ia. Gainera, Santurtziko aldean, Mazasen xaleta ikusten da, Torquillas eukalipto basotxoa, Goyarzu etxea eta Arana Jauregia ikusten dira ontziaren tximinien atzean.

Atzean, Serantes mendiaren tontorra.

Burgosko Kultura eta Turismoko Udal Institutuak 2005ean Cortés Funtsa hartu zuen eta berorren katalogazioa egin du Burgosko Udal Artxiboan. Erakunde honek urteak daramatza lur honetako argazki-memoriaren berreskuratze-, kontserbazio- eta zabaltze-lanetan eta egileak XIX. mendeko 90eko hamarkadan Kantauri itsasoko ertzera hainbatetan etorri zeneko argazkiak erakusteko baimena eman digu.

Juan Antonio Cortés Los Palos arrezifeetan (1896) Gelatino-bromuro

Juan Antonio Cortés Los Palos arrezifeetan (1896)
Gelatino-bromuro

Argazki honetan, egilea bera dago “Arrecifes de los Palos” izenarekin ezaguna zen aldeko harri batean, Peñotaren azpian.

Argazki digitala agertu arte, argazki-prozesua prozedura eta prozesu kimiko eta fotokimiko batzuen bidez egiten zen. XIX. mendearen azken laurdenean eta XX. mendearen hasieran hainbat izan ziren argazki-teknikak: dagerrotipoak, ambrotipoak, ferrotipoak, beiraren gaineko kolodio umela, kopiak albuminan, beiraren gaineko gelatina-negatiboak, belzte zuzeneko kopiak fabrikazio industrialeko paperean, etab.

01 Foto 1 de Tecnicas

Argazki-teknologiarekiko lotura zabala eta sakona zen, hainbat teknika erabiltzen zirelarik. Hemen erakusten dizkizugun Burgosko Udal Artxiboko Cortés Funtsako argazkiak belzte zuzeneko eta gelatino-bromuroko tekniketan daude:

Belzte zuzena prozedura honetan datza: jatorrizko negatiboa kopiaren alde fotosentiberan jartzen da argi bizian denbora-tarte luze batean, irudi positiboa agertu arte. Jarraian gelditu, finkatu eta garbitzen da irudia.

Teknika honekiko Juan Antonioren positibatze batzuk:

02 ED 1

03 ED 2

04 ED 3

05 ED 4

06 ED 5

07 ED 6

08 ED 7

09 ED 8

10 ED 9

11 ED 10

12 ED 11

13 ED 12

14 ED 13

 

 

Gelatino-bromuro prozedura 1871n R. I. Maddoxek sortu eta 1878an Charles E. Bennettek hobetu zuen, egin zituen lanen bidez. 1882an kolodio umela ordezkatu zuen guztiz. Prozesua honetan datza: kristalezko xaflaren gainean bromuro, ura eta zilar nitratoz sentsibilizatutako gelatina soluzioa jartzen da. Xafla ez da etengabe heze mantendu behar, kolodio umelak zuen desabantaila.

Teknika honekiko Juan Antonioren positibatze batzuk:

15 GB 1

16 GB 2

17 GB 3

 

 

Historiako argazkilaritza-teknikei buruz gehiago jakiteko, (Fundación para la Etnografía y el Desarrollo de la Artesanía Canaria) FEDACen webgunean begira dezakezu

http://www.fedac.org/fotos-antiguas/tecnicas

Liburutegi Nagusia / Mahastietako Liburutegia. E.B.C. et al.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s