Ikasleen Olinpiada Solidarioa. 2014ko balantzea.

Olimpiada SolidariaLiburutegi Nagusian Olinpiadak iraun duen hilabetean (azaroaren 5etik abenduaren 5era) gazteek gure aretoan ikasten emandako ikasketa-orduen donazioa egiteko aukera izan dute …

Ordu bakoitzeko babesle batek euro bat emango du Hego Aldeko hezkuntza-proiektu baterako. Olinpiadaren helburua batetik, kontzientzia harraraztea da kontura gaitezen hezkuntza eza oztopoa dela gizakien bizi-baldintzak hobetzeko; eta bestetik, jarrera erantzule eta konprometituak sustatzea milurtekoaren Garapenaren Helburuetako bat lortze aldera: oinarrizko ikasketak guztiontzat, alegia.

Olimpiada Solidaria

Olinpiada honetan bildu diren ikasketa-orduek Haitiko zenbait egitasmori laguntza emateko balioko dute, hala nola:

Hinchen (Haiti) Goi Mailako Eskola Teknikoa eraikitzea

Hincheko herria, Haitiko hiriburuan mendi eta errepide txarren artean dago isolatuta, baina poliki-poliki garatzen doa egiten ari diren errepide berriei eta azpiegitura elektriko eta ur edangarria helarazteko sistemei esker. Herria nekazaritza eta merkataritzatik bizi da. Bizi-maila oso baxua da, bai eta hezkuntza eta osasun maila ere. Eskola tekniko honen eraikuntzari esker, herrietarako exodoa eten egingo da, 18 eta 25 urte arteko 150 gazte ikasle arituko dira eta, euretako %90 neskak.

Ekimen honek Liburutegi Nagusiko helduen atalean iraun duen 27 egunetan 251 gaztek hartu dute parte eta 760,5 ordu batu dituzte denon artean.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu laguntza eman duzuen ikasle guztioi eta hurrengo edizioetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s