GEUK ETA GURE IRAKURLEEK GOMENDATZEN DITUGUNAK

01 Recomendaciones-PRIMERO CARLOSIrakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez…

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu.  Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.


650_L388712.jpgReinas malditas

Liburutegi Nagusiak  gomendatu du (A.C.J.) / Liburutegi Nagusia.  Reinas malditas / Cristina Morató. 554 or.

Cristina Moratók gaizki tratatutako erregina eta enperatriz batzuen alderik gizatiarrena ikustarazten digu, beren eguneroko eta gutunen bidez. Nahiz eta hainbat film eta eleberrik erreinaldiko alderik onena erakutsi diguten, oro har oso zorigaiztokoak izan ziren. Guztiek Bakardadea, deserrotzea, nostalgia, maitasun eza eta erregegaia ez izatearen oinazea sufritu zuten. Seme-alabak galdu izanaren mina, ezkontzako porrota eta harrera ona izan ez zuten gortean atzerritarrak sentitzea ere guztiek dute komunean. Beren istorioak ez ziren maitasun-istorio zoragarriak izan, Estatu-arazoak izan zirelako.

LA CALAVERA DEL SULTANLa calavera del sultán Makawa

Liburutegi Nagusiak  gomendatu du (M.G.B.) / Liburutegi Nagusia. La calavera del Sultán Makawa / Rudolf Frank. 332 or.

 Rudolf Frank idazleak Jan Kubitzki izeneko Poloniako mutil gazte baten istorioa jasotzen du. 14 urte betetzen dituen egunean, 1914ko irailaren 14an, Alemaniako artilleriak herrixka nola suntsitzen duen ikusten du eta bera da  bonbardaketan bizirik ateratzen den bakarra. Jan, Flox txakurrarekin batera, oste erasotzaileek errekrutatzen dute. Gizon talde honek berehala adoptatzen du mutikoa eta, bere xalotasun eta sen onari esker, gudak merezi duen pentsatzen hasten dira. Eleberri bakezalea da.

Rudolf Frankek Gerra Handiko abentura, ironia eta umorez betetako istorioa bat kontatzen digu, maisulantzat hartu dena.

LOS CRIMENES DEL MONOGRAMALos crímenes del monograma

Liburutegi Nagusiak  gomendatu du (E.A.B.) / Liburutegi Nagusia. Los crímenes del monograma / Sophie Hannah. 368 or.

Poirot berriro agertzen zaigu oso argumentu originala duen eleberri honetan, klasikoen bidetik. Idazlea orain arte thrillerretan zen nabarmena, baina oraingoan jeniozko pertsonaia berriro hartu du, krimen-erreginaren oinordekoen baimenarekin.

Istorioa Londresen gertatzen da, 1929ko otsailean. Poirot erretiro lasaia gozatzen ari da, baina gertakari bitxi eta makabroak atsedena etengo dio. Londresko hotel dotore batean hiru gorpu agertuko dira, hiru pertsona hil dituzte logela banatan, baina bada lotura bat haien artean, bakoitzak monograma duen urrezko mahuka-bikia du ahoan.

Los crímenes del monograma eleberriak krimen-erreginari eta berak sortutako Hercules Poirot jeniozko pertsonaiari egiten dio omenaldia.

Peste-y-coleraPeste & Cólera 

Liburutegi Nagusiak  gomendatu du (M.G.B.) / Liburutegi Nagusia. Peste & Cólera / Patrick Deville. 234 or.

Patrick Deville idazle frantsesak 1894an izurriaren baziloa aurkitu zuen Alexandre Yersin mediku eta bakteriologo suitzarraren bizitza kontatzen digu. Peste & Cólera fikziorik gabeko eleberrian, aurkikuntza zientifikoen ehun urte baino gehiago ere agertzen dira. Suitzako Vaud aldeko Yersin, 22 urte zituela Parisa heldu zen gizon bitxia, Louis Pasteurrekin jarri zen harremanetan eta tuberkulosia eta difteria ikertzen hasi zen, baina, hainbeste miresten zuen Livingstoneri jarraitu eta itsasontzi batean mediku sartu zen, Ekialde Urrunerantz. Zientzialari eta abenturazalea Indotxinan hil zen, gaur egun Vietnam dena, 1943an. Hil aurretik kautxuaren industria garatu zuen eta kinina eta koka bezalako sendabelarrak landu zituen.

ZAZPI ETXE FRANTZIANZazpi etxe Frantzian 

Euskaltegiak   gomendatu du (M.G.B.) / Liburutegi Nagusia. Zazpi etxe Frantzian / Bernardo Atxaga. 234 or.

Duela bost urte argitaratutako eleberri hau ederra bezain gogorra da. Istorioa 1903an gertatuko da Kongo Belgikar kolonian dagoen postu militar batean. Atxagak militarren deskribapenen bidez, gizakiok barruan izan ditzakegun balore negatibo guztiak ekarriko dizkigu: ankerkeria, iruzurra, maltzurkeria, basakeria… amesgaizto batean bageunde bezala. Pertsonaien moduan, geuk ere etxera itzuli nahi izango dugu, hau da, orekara eta lasaitasunera.

Gaia gordina den arren, gustura irakurtzen da. Idazleak ederto eusten dio liburuaren erritmoari eta ez du aspertzeko aukerarik ematen. Maisuki dago idatzita, esaldi guztietan dago-eta zer ikasi. Bestetik, irakurritakoaren irudiak ezin hobeto “ikusten” dituzu buruan, zine-kamera batekin grabatuta balego bezala.

Gustatu ez zaidan bakarra zera izan da, liburua “maskulinoegia” dela, emakumeok deseroso edo irakurtzen ari garenetik oso urrun senti gaitezke. Hala ere, erabat gomendagarria da, irakurri beharrekoa.

 

MUSIC FOR A WHILEMusic for a while

Liburutegi Nagusiak gomendatu du (C.A.C.) / Liburutegi Nagusia. Music for a while [Soinu-grabazioa] / Purcell. Disko 1 (CD).

“Music for a while”, edo ziur asko Ingalaterrako musikagile handienetakoa den Henry Purcellen musika-espirituarekin bat datorren ukitu garaikidea da. Bere musika tratatzeko modu berri honetan, kanta ospetsu eta aria batzuen moldaketa gogoetatsu eta argiak daude, moldaketa gehienak Ingalaterrako barroko konbentzionaletik oso urrun daudelarik. Rock edo jazz bezalako generoen bidez, musika fresko, arina, berria eta klasikoa eskaintzen digu, baina XVII mendetik urrundu eta oraingo gustura hurbiltzen duten moldaketak dituena. Benetan merezi du. Hori bai: garbizalerik ez.

 THE BREEZEThe Breeze

Liburutegi Nagusiak gomendatu du (R.R.D.) / Liburutegi Nagusia. The Breeze [Soinu-grabazioa] / Eric Clapton & Friends. Disko 1 (CD).

2013an rock amerikarrak musikagile garrantzitsuenetako bat, ez ezagunena, galdu zuen: JJ Cale.

Tulsako koblariari nazioarteko rock-musikagile batzuek omenaldia egin diote disko honetan, bere abesti bilduma kantatuz. Eric Clapton izan da, Mark Knopflerrekin batera, JJ Caleren eragin handia jaso duen musikaria. Horregatik eta musikariarekin zuen laguntasunagatik, koordinatu du lana. Bertsioak Caleren estiloarekin bat datoz, “laidback” izenarekin ezaguna den groove lasaia eta barea mantenduta.

Horrela, “They call me the breeze”, “Rock and roll records” edo “Sensitive kind” kantak , aurretik aipatutako musikagileez gain, John Mayerrek, Tom Pettyk eta Willie Nelsonek bertsionatuta entzungo ditugu.

Asier_ETA_biok_Asier eta biok

Liburutegi Nagusiak gomendatu du (I.U.F.) / Liburutegi Nagusia. Asier eta biok [Ikus-entzunezko materiala] / Aitor Merino, Amaia Merino. Disko 1 (CD).

“Ausarta, orain eta beti beharrezkoa, dokumentala (…)Asier eta biok” aurreiritzirik gabeko dokumentalera hurbiltzea gomendagarria da, izan ere, Euskal Herriko gatazkari egindako begirada zintzoaz gain, askoz ere barneraezin eta ulergaitzagoak diren bihotzeko arazoetara zintzoki hurbiltzen gaituelako”. Álex Montaya: Fotogramas.

“Dokumental arina, freskoa, formetan askea, eztabaidarako ezin hobea eta inola ere dogmatikoa”. Jordi Batlle Caminal: Diario La Vanguardia.

 Kontsulta ezazu gure KATALOGOA.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s