DELETRIX Zentsura at! jaialdian

09 Te puede interesar-CARLOSBuletin honetako irudiak Tapies edo margolari materiko baten lana eman dezake, baina “DELETRIX, hitz zentsuratua”…

erakusketakoa da, zein azaroan Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian egon zen ikusgai Zentsura at! Jaialdiaren IX. edizioaren barruan. Irudia jaialdi horren webgunetik hartu dugu.

DELETRIXen Joan Fontcubierta argazkilariaren hamabost irudi daude jasota. Joan_Fontcuberta webgunean artista katalanak 2006an hasitako lana ikus daiteke, non zuzenean zentsuratutako testuak eta liburuetatik ezabatu, urratu edo beste barik desagerrarazteko hainbat modu azaltzen diren.

Europa eta Ipar Amerikako hainbat liburutegi eta artxibategitan aurkitutako testu zentsuratu horietan argi eta garbi azaltzen da idazteko eta pentsatzeko askatasunaren aurka historian zehar erabilitako indarkeria.

Erakusketa honetan Erasme de Rótterdam, Michel de Montaigne, Suetoni, Luciano de Samosata edo Francisco de Quevedoren lanen atalak ikusiko ditugu bilduta, haien artean hain testu desberdinak izanda ere, den-denek zentsura jaso dutelako.

Irudi sorta hau intolerantziari edertasun plastikoaren bidez egindako salaketa da.

Cuchilladas sobre un texto de Erasmo de Rotterdam Irudiaren jatorria:: http://www.cuartopoder.es/otromilagro/deletrix-en-busca-del-rastro-de-la-censura/5769

Cuchilladas sobre un texto de Erasmo de Rotterdam
Irudiaren jatorria: http://www.cuartopoder.es/otromilagro/deletrix-en-busca-del-rastro-de-la-censura/5769

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s