Danbor eta uniformeetako Gipuzkoa

10 En el entornoUrtarrila hotza eta izandako jaien biharamunaren hila, geldoa eta diru urrikoa izan ohi da. Horregatik, ekialdeko lurralde mugakidera joango gara sofatik mugitu gabe eta…

sosik gastatu gabe. Gipuzkoako zenbait hiritako jai nabarmenetan gizon, emakume eta umeak sukaldari, kantinera, urketari edo garaiko hartako soldadu janzten dira. Irun eta Hondarribiako alardeetan frantsesen kontrako garaipena ospatzen dute, 1522 eta 1638koak hurrenez hurren. Donostian (eta Azpeitian ere bai) urtarrilaren 20an herritarrak kalerik kale ibiltzen dira upelak eta danborrak joaz. Danborrada zaindariaren festa da, ez ordea garaipen militar edo hirian gertatutako batailen ospakizuna.

1813ko abuztuaren 31n izandako Donostiako erasoa. W. Heaten marrazkian oinarritutako T. Sutherlanden litografia. Londres, 1815

1813ko abuztuaren 31n izandako Donostiako erasoa. W. Heaten marrazkian oinarritutako T. Sutherlanden litografia. Londres, 1815

Honen gainean, “Untzi museoa- Museo naval” erakundeak argitalpen digitala egin du: José María Unsainen Iconografía del siglo XIX sobre los sitios de San Sebastián de 1813” . Argitalpen interesgarri honek XIX. mendeko irudiak jasotzen ditu, 1813. Donostiaren setioei buruzkoak eta bertatik atera ditugu berriarekin batera doazen irudiak.

Donostiako erasoa. T. Batchelarren tailerreko xilografia (Londres)

Donostiako erasoa. T. Batchelarren tailerreko xilografia (Londres)

Eta orain, Sarrieguiren “Donostiako Martxa” entzuten dugun bitartean, konektatuko gara.

Biblioteca Central (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s