Alain Martín Molina santurtziarrak beste liburu bat argitaratu du

Alain MARTINGuareñaz zerbait entzuten dugunean Burgos eta bertako Begiaren kobazulo karstikoak datozkigu burura, baina Zamoran …

beste Guareña bat existitzen da, Alain Martinen familiaren jatorrizko eskualdea hain zuzen, Alainek berak aztertu duena La Guareña zamorana: los pueblos y sus gentes” liburuan, Semuret argitaletxeak argitaratua eta Zamorako Diputazioak babestua.

La Guareña-CUBIERTA

Alain Martin. Politika Zientzietan eta Antropologian lizentziatua den santurtziar honen aitaren familiaren jatorria Zamoran dago. Nostalgia igartzen zaio La Guareña eskualde zamorarra osatzen duten herriak eta kultura desagertzen ari direla esaten digunean, Olmo izeneko herrixka hura barne, non udak ematen zituen umetan familiarekin. Horrela deskribatzen ditu herriok: “… recónditos, con malos accesos, poblados por ancianos que observan cómo los últimos vestigios de una sociedad rural se esfuman por la techumbre derruida de viejas casas abandonadas…  con unos rasgos culturales, unas personas que se desvanecen entre los recuerdos de sus descendientes…”.

Liburu honetan argi eta garbi azaltzen da egileak herriak ahaztu ez daitezen duen interesa, asmo horrekin bildu baititu euren izaera, mamia eta garai batean bertan bizi izan zirenen berezitasunak.

Alain MARTIN

Alain Martinen lan etnografiko honek aurreko beste lan batzuen ikuspuntu poetiko eta narratiboa zabaltzen ditu, besteak beste, herriko egile eta gaiei eskainitako “Cuentometrajes” sortan dagoen narrazio laburra, zein Santurtziko Liburutegi Sareak aspaldi aritu den argitaratzen.

Egile santurtziar honen liburu hau eta beste batzuk irakurri nahi badituzu, Liburutegi Nagusian dituzu eskuragai.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s