1967ko urtarrilaren 17a – Butanoaren leherketa

butano11967ko 17tik 18rako gauean Santurtzin istripu izugarria gertatu zen, oraindik bizirik dirauena berau pairatu zuten santurtziarren gogoan…

Izan ere, istripu honek eragindako ondorio materialak handiak izan ziren, nahiz eta herritar bakar bat hil zen, udaltzain burua hain zuzen, leherketaren biharamunean hil baitzen bihotzekoak jota.

“La Gaceta” ,  1967ko urtarrillaren 18a

“La Gaceta” , 1967ko urtarrillaren 18a

Horrela bada, aurten 48 urte beteko dira Santurtzin “butanoaren leherketa” izenaz ezagutu izan den istripua gertatu zela. Egia esan, Abrako beste herri batzuetan ere ondorioak izan zitzakeen, baina zorionez, ez zituen Santanderren 1941eko otsailaren 15etik 16rako gauean gertatutako sute dramatikoaren ondorioak izan, bertan hiriko 14 hektarea erabat suntsituta geratu ziren eta.

Argazkiaren iturria: Santurtzi.biz

Argazkiaren iturria: Santurtzi.biz

Argazkiaren iturria: Santurtzi.biz

Argazkiaren iturria: Santurtzi.biz

Lekukoek gertakari hura gogora ekartzen dutenean, beti aipatzen dute telebista aurrean zeudela garai hartako telebista-kate bakarrean ematen ari ziren “Belfegor, el fantasma del Louvre” saioa ikusten, leherketa gogor baten burrunba entzun zutenean butanoa itsasontzietatik ateratzeko inauguratu berriak ziren instalazioetan. Herriak bizi izan zituen une larriei buruzko garai haietako kronikak arrazoi ez ezagunek eragindako sute batez ari dira. Nasaren aurrean zegoen butano likidotuz betetako hainbat gordailu zituen tren batek su hartu eta barruko ontziak lehertzen hasi ziren bata bestearen atzean, baina txarrena zera izan zen, CAMPSAko erregai-gordailuetara zabaltzeko arriskua handia zela. Bilboko suhiltzaileen lanari esker, Santander eta Donostiatik etorritako kideen laguntzaz, sua ez zen zabal zitekeen beste zabaldu. Sua itzaltzeko, ura etengabe botatzen ibili ziren eta gero, transformadorea erretzean uraren hornikuntza eten egin zenean, su itzalgailuen bitsa bota zuten. Kanpotik baino ez ziren kaltetu eta barruko gai sukoiak ez zuen su hartu.

Ontzien leherketen ondorioz, Santurtzin eta Portugaleten argi hornikuntza eten egin zen. Horrela bada, herritarrek izuaren izuaz etxetik ihes egin zuten, zer gerta ere. 20.000 lagunen ebakuazioa, 1967an udalerriaren ia biztanleria erdia, oso baldintza dramatikoetan egin zen haize hotzeko gau ilun batean. Jende andana abiatu zen Portugalete, Ortuella eta Barakaldorantz, non senideek eta lagunek etxean jaso zituzten santurtziar gutxik begiak bildu zituen gau hartan. Donibane auzoko hainbat biztanlek Serantesen gora egin zuten ezbeharra gertatutako lekutik ahalik eta urrunen egotearren. Ontanillas eta Cercamarren dauden baserrietako jabeek hartu zituzten etxean.

La Gaceta” ,  1967ko urtarrillaren 18a

La Gaceta” , 1967ko urtarrillaren 18a

Biharamunean sutea erabat itzalita zegoen, arratsaldeko azken ordurako harrian lasaitasuna zen nagusi. Hala ere, egun horretan Santurtziko kaleak eta enparantzak, batez ere Udaletxe aurrekoa, jendez gainezka egon ziren. Langile gehienak ez ziren lantegi, tailer eta bulegoetara joan, izuak Santurtzi eta inguruak hartu zituen lorik gabeko gau haren ondoren. Horrenbeste jende biltzearen arrazoia zera zen, pertsona asko senideen berrien bila zebiltzala, batez ere umeak eta adinekoen bila, ebakuazioan horiei beren-beregi haientzat egokitutako tokietan eman zitzaielako ostatu etxe partikular eta hurbileko herrietan.

Istripuaren ondorio materialak ugariak izan ziren, 295 etxebizitza eta 778 lagun kaltetu ziren (zauri arinak izan zituzten kate-leherketan eta ihes egitean izandako istripuen ondorioz). 150 familia etxe barik geratu ziren baina hildako bakarra egon zen, arestian aipatutako udaltzain buru santurtziarra, zein bihotzekoak jota hil zen. Horrez gain, suhiltzaile batek zehaztugabeko diagnostikodun erredurak jasan zituen.

Argazkiaren iturria: Santurtzi.biz

Argazkiaren iturria: Santurtzi.biz

Istripua gertatutako tokitik gertuen zeuden etxean, CAMPSAko biltegien aurrekoak, erabat apurtuta zeuden, egiturak ondo zeuden baina hormak, barrukoak barne, erabat suntsituta. Zorionez, bizilagunak sutea hasi bezain laster irten ziren etxetik. Lehenengo leherketa sutea hasi eta ordu betera gertatu zen. Butano Konpainiako eraikinek, bai eta CAMPSAkoek ere, kalte handiak izan zituzten. Hala ere, aipatutako instalazioen ondoko Biltegi Zergagabeak apenas pairatu zituen kalteak. Eztanda uhinaren ondorioz, hamaika kristal apurtu ziren, Santurtzikoak ez ezik Areeta eta Algortakoak ere bai, biak ala biak itsasadarraren beste aldeko herriak diren arren.

Hasierako sustoaren ostean haserrea etorri zen eta hurrengo astean, urtarrilak 23, bat-bateko manifestazioa egin zen erantzukizunak eskatzeko. Udaletxearen aurrean gertakari batzuk izan ziren, eta harriak bota ziren eraikinaren eta manifestazioa sakabanatzera azaldu zen poliziaren aurka. Protesta horretan zenbait manifestari atxilotu zituzten, baina handik ordu batzuetara kalean utzi zituzten.

Etxebizitza Ministerioak aldez aurretik eraikitako 200 barrakoiz osatutako auzune bat egin zuen gaur egun Mirabueno parkea dagoen tokian etxebizitza galdu zuten kaltetuei laguntzeko. Toki horri El Burgo izena jarri zitzaion.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s